Suhiltzaileak gertaeren lekura iristerako, bizilagunek eurek nahiko kontrolpean zuten sua, baina ahalegin horretan arnastu duten keagatik eta, -bizitako egorak eragin dion estres egoeragatik-, artatu behar izan dute bizilagunetako bat, bertaratu den anbulantzia medikalizatuan lehenik, eta proba gehiago egitera eraman dute gero erietxera anbulantzian. Etxebizitzako gainerako hiru bizilagunak, tartean bi ume, onik daude.