Memoriaren Eguna dela-eta, kontzentrazio isila eta lore eskaintza egingo dituzte Elgoibarren

Barren.eus 2022ko aza. 9a, 18:28

Memoriaren Eguna ospatuko dute bihar, azaroak 10, eta ohi duten moduan Giza Eskubideen parkean egingo dute ekitaldia Elgoibarren.

Bost minutuko elkarretaratze isila egingo dute 12:00etan, askotariko biktimak aitortu eta omentzeko. Amaieran Gernikako arbolaren gerizpean lore sorta bat lagako dute udal ordezkariek.

Elgoibarko Udalak ekitaldian parte hartzera dei egin die herritarrei.

2022 11 09 Memoria eguna elgoibar