Gatazkaren ondoriozko biktimak gogoratu dituzte

Barren.eus 2022ko aza. 10a, 15:05

Elgoibarko Udalak Memoriaren Egunarekin bat egin du aurten ere, eta giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktima guztiak oroitzeko ekitaldia egin dute Giza Eskubideen parkean.

Azaroaren 10a da gaur, Memoriaren Eguna, eta giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktima guztiak oroitzeko ekitaldia egin dute Giza Eskubideen parkean. Gernikako Arbolaren kimua den haritzaren oinean lore sorta jarri dute udal ordezkariek, Ane Beitiak eta Iñigo Loiolak, eta bertaratu diren lagunek minutu batzuetako isilunea egin dute gero. (ikus bideoan)

Memoria Egunaren ekitaldi nagusia Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko egoitzan izango da 18:00etan, Iñigo Urkullu lehendakaria buru duela.

Ekitaldi honetan 'Euskadin memoriaren gizarte eraikuntzarako oinarri partekatuak' dokumentua aurkeztuko dute egileek: Unai Belaustegi, Eider Landaberea, Virginia Lopez de Maturana historialariek eta Josu Elespe, Maria Jauregi eta Axun Lasa biktimek, Ekaitz Goikoetxea bertsolariaren eta Edurne Portela idazlearen ekarpenekin.

2022 11 10 memoriaren eguna elgoibar BARREN

2022 11 10 memoriaren eguna elgoibar BARREN 1