Gaztelupeko Hotsak disketxeak nazioarteko zein Euskal Herriko blues talde garrantzitsuak ekarriko ditu Soraluzera, Blues Hotsak jaialdiaren barruan. Steve Krase estatubatuarrak eman zion hasiera jaialdiari urriaen 30ean eman zuen kontzertuarekin (ikus kronika plaentxia.eus webgunean). Gainerako hiru kontzertuak asteburu honetan izango dira.
Azaroaren 18an (barikua), Itziar Yagüe & Paul San Martinek; azaroaren 19an (zapatua) Niko Etxart & Hapa-Hapak (iaz bertan behera gelditu zen kontzertua); eta azaroaren 20an, Carlton Jumer Smith & The Harrycane Orquestrak.
Kontzertu nagusi horiez gain, beste ekimen osagarri batzuk ere izango dira. Batetik, azaroaren 17an, kultura beltzaren inguruko 'The Black Woodstock' edo 'Summer of Soul (...Or, When the Revolution Could Not Be Televised)' dokumentala proiektatuko dute eta bestetik, azaroaren 20an Soraluzeko Musika Eskolako konboek kontzertua eskainiko dute.
• Sarreren zozketa
BARREN komunikazio taldeak bina sarrera zozkatuko ditu asteburuko hiru kontzertuetarako: Niko Etxart & Hapa-Hapa, Carlton Jumel Smith eta Itziar Yague & Paul San Martin. Eta baita The Black Woodstock filmaren emanaldirako bi sarrera ere. Parte hartzeko: egin klik gustokoene(t)an, eman izena eta… zorte on! Zozketan parte hartzeko epea azaroaren 15ean, martitzena, amaituko da, 12:00etan. Irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko ditugu.
- Azaroak 17 – The Black Woodstock filma
- Azaroak 18 – Itziar Yague & Paul San Martin kontzertua
- Azaroak 19 – Niko Etxart & Hapa-Hapa kontzertua
- Azaroak 20 – Carlton Jumel Smith kontzertua