Herrizango Sailak jakinarazi duenez, auto batek eta autobus batek elkarren aurka talka egin dute Ap-8 autobideko 67. kilometroan, Elgoibar parean, Bilborako noranzkoan. Istripuan lagun bat zauritu da. Horrez gain, pare bat orduan oso motela izan da trafikoa Bilborako norantzan eta sei kilometroko auto ilarak sortu dira. Lehendabizi, errei bat zabaldu dute, eta ondoren biak.
Gaur goizean hiru autok txapa istripua ere izan dute Elgoibarren, 634 errepidean, Lerun kalea eta San Antolin kalea lotzen dituen biribilgunean.