Sijjin taldeak Euskal Herrian emango duen lehen kontzertua Sotoan emango du

Barren.eus 2022ko aza. 15a, 16:36

Sinuösek antolatuta, Sijjin taldearen kontzertua izango da datorren barikuan, hilaren 18an, Kultur Etxeko sotoan. Alemaniako eta Euskal Herriko musikariek osatzen dute Sijjin.

Taldekideak aurretik Legen Beltza eta Necros Christos taldeetan aritutakoak dira, besteak beste: Malte Gericke (Baxua eta ahotsa), Ivan Hernandez (Bateria) eta Ekaitz Garmendia (Gitarra). Old School Death/Trash Metal estiloa jorratzen dute.

Mundu mailan hainbat jaialditan parte hartu eta gero, 'Sumarian promises' diskoa aurkeztera datoz Elgoibarrera Sijjin taldekoak. Euskal Herrian emanaldi bat emango duten estreinako aldia izango da Elgoibarkoa. 23:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrerak 5 euroan jarriko dituzte salgai.

2022 11 15 sijjin kontzertua sinuose kartela