Aita Agirre kultur guneko areto nagusian izango da hitzaldia, bihar, 17:30ean. Badabidebat zerbitzuko kide batek emango du hitzaldia, euskaraz. Gazteetan heriotza modurik arruntena da suizidioa, eta tailer honen bitartez suzidioaren inguruko tabuak apurtu nahi dituzte, gaiari buruz hitz egin eta horren inguruan zalantzak dituzten gazteak ahaldundu. Era berean, suizidioaz berba egiteko gune bat ere sortu nahi dute.
Informazio gehiagorako edo izena emateko 943 741 050 (308 luzapena) telefonora deitu daiteke edo gazteria@elgoibar.eus helbidera idatzi, baina honako lotura honetan sartuta ere eman daiteke izena: https://labur.eus/ElgoibarA17.