Odol ateratzeak egingo dituzte barikuan, hilak 18, Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2022ko aza. 16a, 12:18

Odola ematera deitu dute Elgoibarko eta Mendaroko Odol Emaileen elkarteetatik barikurako, azaroaren 18rako.

Mendaron Ikastolan egingo dituzte odol ateratzeak, 17:00etatik 20:40ra bitartean. Odola ateratzeko, baina, txanda hartu beharko da, ondorengo telefono zenbakira deituta: 747 440 060. Asteazkenean arratsaldeko 16:30ean piztuko dute telefonoa eta bariku eguerdira arte egongo dira txandak hartzen. Elgoibarren, berriz, Jubilatuen Biltokian egingo dituzte odol ateratzeak, eta hemen ere, txanda hartu behar da, 623 328 408 telefono zenbakira deituta edo whatsappa idatzita.

∞Lotura duten albisteak: