Morkaiko mendi taldeak Elgoibarko Ikastolak eta Herri Eskolak elkarlanean prestatu dituzten irteeretako bat egingo dute domekan. Elgoibarko tren geltokian 9:20ko trena hartu eta Debaraino trenez joango dira. Han, Deba ibaia gurutzatu eta oinez igoko dira Urkamendi-Kalbariogainera (297 m), Mutrikugainetik pasa eta gero. Behin tontorra egin ondoren, Kalbarioko ermitara joango dira eta indarrak berritzeko eta zerbait jateko atsedenaldia egingo dute dute han. Santiagoko bidea jarraituz, atzera Debako geltokira bueltako dira, berriro trena hartu eta Elgoibarrera itzultzeko. Zortzi bat kilometroko ibilbidea osatuko dute. (ikus wikiloc-en).
Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago baina umeak ezingo dira bakarrik joan, gurasoren baten arduran baizik. Ez da beharrezkoa izena ematea. Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake. Eguraldi txarragatik abisu edo alertarik emanda badago, irteera bertan behera geldituko da.
∞Lotura duten albisteak