Gurutze Gorriak eta Udalak herritarrei dei egin diete bilketan laguntzeko, eta izena emandako jende kopuruaren arabera antolatuko dituzte txandak. Interesatuek lehenbailehen jakinarazi beharko dute 943 741 050 telefonora deituz edo Herritarren Arretarako Zerbitzura joanez (Santa Ana 2, behea).