Tratu txarrei buruzko bizipenak jaso nahi ditu Mendaroko Tratu Onen Aldeko taldeak

Barren.eus 2022ko aza. 18a, 09:23

Egunerokotasunean, modu batean edo bestean, indarkaria jasan duten emakumeen testigantzak jasoko dituzte, modu anonimoan.

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da, eta horren harira, Sinisten zaitugu kanpaina jarri du martxan Mendaroko Tratu Onen aldeko taldeak. Egunerokotasunean, modu batean edo bestean, indarkaria jasan duten emakumeen testigantzak jasoko dituzte, modu anonimoan.

Nahi duenak, http://mendarokotratuon.blogspot.com/ webgunean utzi dezake bere testigantza, eta paperean egin nahi duenak Morroskilon eta Leire Jantzidendan egin dezake.