Lan guztiak abenduaren 9a aurretik aurkeztu behar dira Word edo PDF formatoan, gaitzizen batekin sinatuta eta gaitzizen bera duen kartazal barruan ondorengo datuak zehaztuta: izen-abizenak, ikastetxearen izena, maila eta telefono zenbaki bat. Kartazala Mendaroko Udalean aurkeztu behar da eskuz, posta arruntez edo emailez (kultura@mendaro.eus).
Adin tartearen arabera, baina, eskabideak ezberdinak dira. Adin txikikoenek, esaterako, Udaletik eman zaien ipuin bat irakurri eta ilustratu beharko dute. A4 tamainako orrian egin behar dira marrazkiak, eta edozein margo edo teknika erabili ahal izango da marrazteko.Bigarren adin tartekoek, berriz, emandako ilustrazio baten gainean idatzi beharko dute ipuina, euskaraz. Ipuina eskuz edo ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango da, baina gehienez bi orrialdeko izan beharko ditu. Eta hirugarren taldekoek, nagusienek, emandako komiki-tira batzuei testua jarri beharko diete. Egin beharreko guztietarako oinarriak eta parte hartzeko orri eredua, udaletxean, liburutegian eta gaztelekuan jarri dituzte eskuragarri. Maila bakoitzeko argazki kamera bat banatuko dute eta parte hartzen duten guztiei oroigarri bana emango diete. Hala ere, Udaletik jakinarazi dute aurkeztutako lanen maila egokia ez bada, lehiaketa epairik gabe laga ahal izango dutela. Informazio gehiagorako: mendaro.eus
∞Lotura duten albisteak: