Jaialdia hasteko, kantu bat jo dute dantza eskolakoek, eta kalejiran sartu dira plazara euskal dantzakoak gero. Fandangoa, arin-arina, polka eta zazpi jauzi dantzak dantzatu dituzte gero dantza eskolako nagusiek eta txikienek elkarrekin. Atzo, berriz, Ameikutz musika eskolako txistuko ikasleak kalez kale ibili ziren, kalejiran.