Urazandi eta Kalamua kaleak lotzeko lanak 2023ko lehen seihilekoan hasteko asmoaren berri eman zuen Elgoibarko Udalak, azaroaren hasieran. Injelan SL ingeniaritza-enpresak idatzi du Kalamua eta Urazandi kaleak lotuko dituen bidea egiteko proiektua, eta obraren lizitazio prozesua abian da. Interesa duten enpresek azaroaren 30era arte aurkez ditzakete proposamenak.
Egitasmo honen harira, bilera antolatu du Urazandi Auzo Elkarteak. Urazandiko haur eskolako eraikinean izango da (Txanpian), gaur, 19:30ean.