Santa Zezilia musikarien eguna ospatzeko ekintza ezberdinak egin dituzte Mendaron eta Elgoibarren egunotan. Mendaron, Ameikutz musika eskolako txistulariak kalejiran irten ziren domekan, eta astelehenerako asmo bera zuten trikitilariek eta euskal dantza taldekoek, baina eguraldiak ez zuen horretarako aukerarik eman atzo, eta planak moldatu eta ezinbestean frontoira mugatu behar izan zuten jaialdia. Gaur Elgoibar Ikadstolakoen txanda izan da. Iaz bezala, Maalan ospatu dute Santa Zezilia eguna HH5etik LH6ra arteko ikasleek, guraso eta lagunez inguratuta. Instrumenturik gabe ere, edo ez benetakoak behintzat, musikaz gozatu daitekeela erakutsi dute ikasle gazteenek.