Hitzaldia udaletxeko pleno aretoan izango da, 18:00etan hasita.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunerako kanpaina bateratu eta koordinatua hasi dute Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Emakunderen bidez, foru aldundiek eta Eudelek, "Zer ez duzu ulertzen? Bai bakarrik baietz" lelopean. Gizonak gizonei mintzatuko zaizkie, emakumeen hitza errespetatu behar dela gogorarazteko. Eta Mendaron ere, mutil berdinzaleak hezteko erronkari heldu diote. Horretarako antolatu dute hitzaldia. Rolak, estereotipoak, pribilegioak, gizonkeria, homofobia, botere-harremanak, enpatia, tratu onak... gai asko barnebiltzen ditu mutilak ere berdintasunean hezteak eta gaur horiek guztiei helduko dietela aurreratu dute antolatzaileek.
Jendarte eraldaketarako pentsamendu kritikoa sustatzen duen kooperatibako kide da Fresnedo, eta sexu-hezitzailea da. Hari egindako elkarrizketa hau zintzilikatu du Arno Guraso Elkarteak bere blogean.