AP8 autobideko 68. kilometroan izan da luizia, Gaindu enpresa parean, hain justu ere, eta honen ondorioz istripua izan dute lau autok eta kamioi batek, 8:00ak aldera. Bi lagun zauritu direla jakinarazi du Herrizaingo Sailak.
Inguruko zirkulazioa oso motela da eta auto ilara luzeak sortu dira, sei kilometrora artekoak. AP8an Ermuaraino iristsi dira ilarak eta Bergara pareraino artekoak izan dira AP1 autobideko auto ilarak. Izan ere, 10:00ak aldera arte bi erreiak itxita egon dir. Ordu horretan iriki dute erre bat eta 11:30ak inguruan arindu dira auto pilaketak, beste erreia itxita mantendu duten arren.