Gauez egingo dituzte Elgoibarko tren estazioa berritzeko obrak datozen hiru asteetan

Barren.eus 2022ko aza. 24a, 15:47

Eusko Jaurlaritzako Garraio Saila Elgoibarko geltokiko nasak eta markesina nagusia berritzen ari da, Euskal Trenbide Sarearen bitartez, eta, bide batez, ingurune horretako argiteria ere berrituko dute.

Gauez egingo dute lan azaroaren 27tik aurrera, eta ondo bidean, hiru astez iraungo du obrak. Egin beharreko lanak honako hauek dira: eraispenak, igeltserotza-zimenduak eta nasak zolatzea, markesina eta bizi-lerroa instalatzea, altzairu herdoilgaitzezko altzariak eta burdineria hornitu eta jartzea, urak biltzeko saneamendua, zerrendak pintatzea, gelditze-lerroak eta elementu metalikoak, LED erako argiteria instalatzea eta kutxetak egokitzea.

Elgoibarko geltokiko nasak eta markesina nagusia egokitzeko jarduerak, batez ere, nasan gaur egun Euskotrenen 950/900 unitateen plataformarekin alderatuta dauden kota-diferentziek eragiten dituzte, bai eta materialaren zahartzearen eta narriaduraren ondorioz markesinan iragazketak egoteak ere.
Jarduketa honek 525.000 euroko inbertsioa du, eta exekuzio-fasea aurreratua dago.

∞Lotura duten albisteak:

2022 11 25 estazioa trena obrak elgoibar barren b1