Dorre eoliko bat irudikatu dute Elgoibarren Karakate Bizirik-ek egindako deialdira batu direnek

Barren.eus 2022ko aza. 26a, 15:03

 Green Capital Enpresak Karakaterako duen egitasmoaren kontra mobilizatzera deitua zuen gaurko Karakate Bizirik plataformak. Aterki beltz bana hartuta Kalegoen plazara biltzeko eskatu zieten herritarrei, handik Kultur Etxera arte ilaran jarri, aterki beltzak zabaldu eta dorre eoliko bat irudikatzeko. Eta hala egin dute Karakate garbi nahi duten dozenaka eta dozenak lagunek. Talde-argazkia ere atera dute gero Kalebarren plazan. Hantxe zuten txosna ere. Hileko azken zapatuko feriako txosna Karakate Bizirik plataformakoek kudeatuko dutelako gaur. 

  

2022 11 26 jendekatea elgoibar karakatebizirik panoramikoa2022 11 26 Karakate bizirik eolikoa irudikatzen

2022 11 26 giza katea eolikoa karakate bizirik kalebarrenen

2022 11 26 jendekatea karakatebizirik elgoibar eolikoa aterkinak kalebarren