Sustatzaileek azaldu dutenez, gaixotasun eta premia egoeran dauden pertsonei Osakidetzaren laguntza ekonomikoaren berri ematea eta laguntza hori lortzeko bidea erraztea da kanpaina honen helburua, eta hala, arrazoi ekonomikoengatik, finantzaketa publikoaren pean dauden tratamendu medikoekin jarraitzeko aukera ematea.
Gabezia edo muga hori ezagututa, eta 2022ko deialdia argitaratu denez, "Elgoibar Lagunkoia" taldeko kideak harremanetan jarri dira herriko farmaziekin eta Jubilatuen Biltokiko arduradunekin, eta deialdiaren informazio garrantzitsuena biltzen duten kartelak prestatu eta zabaldu dituzte, epeei eta izapideei buruzko informazioa ahalik eta gehien zabaltzeko eta, oinarriak betetzen dituztenek, laguntza horiek eskatu ahal izateko.
Laguntza horiek lortu nahi izanez gero, beharrezkoa da eskabidea urtero aurkeztea. Prozedura honetan parte hartzeko beharrezkoa da, gutxienez, eskabide bat aurkeztea, edo bi, gehienez ere, baita itzulketa egiteko eskatzen den gastua justifikatzen duten tiketak edo fakturak ere.
Eskaera orriak herriko farmazietan eta Jubilatuen Biltokian lortu ahal izango dira. Eskaera anbulatorioan aurkeztu daiteke abenduaren 10a baino lehen.
• Koordinaketa farmazeutikoa, laguntzak
Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak ematen ditu koordainketa farmazeutikorako, indarrean jarri zenetik 2013ko uztailean, Euskadin beharrizana duen inork osasun-tratamendua ez uzteko eta pertsona horren osasuna eta populazioarena bermatzeko aldi berean.
NORK ESKA DITZAKE?
- Gizarte Segurantzako pentsiodunek (eta bere onuradunek), baldin eta 18.000 euro baino gutxiagoko urteko errentak badauzkate eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-txartela badaukate
- (OTI)MUFACE, MUGEJU edo ISFASeko pentsiodunek (eta bere onuradunek), baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik badaude eta 18.000 euro baino gutxiago sarreral badituzte
- Legezko langabezia-egoeran daudenek (eta bere onuradunek), baldin eta Euskadin erroldaturik badaude eta 18.000 € baino gutxiagoko sarrerak badituzte.
- Beren laneko errentak osatzeko diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen badute (eta bere onuradunek) eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-txartela badaukate (OTI)
- Espainiako Estatuan erregistratu gabe edo egoiliar gisa baimendu gabe dauden atzerritarrak Euskal Autonomia Erkidegoak eskubide hori aitortzeko emandako egiaztagiria badute.
Informazio osoagoa honako esku-orrian -PDF-