Bigarren garaipena jarraian eskuratu du Maite Maiorak Azkoitiko XVII. Herri Lasterketan

Barren.eus 2022ko aza. 28a, 17:06

Raka Maratonek antolatutako XVII. Herri Lasterketa jokatu zuten Azkoitian, joan den zapatuan, eta Maite Maiora, emakumezkoetan; eta, Aitor Mimenza gizonezkoetan, izan ziren azkarrenak.

Joan den urtean lortu zuen garaipena errepikatu du Maite Maiora saltakari mendaroarrak Azkoitiko XVII. Herri Lasterketan. 37 minutu eta 34 segundoan osatu zuen 10 kilometroko ibilbidea. Emakumeen lasterketako podiumeko bigarrena ere iazko bera izan zen, Idoia Nogales (39:01), eta Eneritz Iraola (40:06) sailkat zen hirugarren postuan.

Gizonezkoetan, azpeitiko bizilaguna den Aitor Mimenza elorioarra gailendu zen, 30:46ko denborarekin. Amets Aranberri zestoarra sailkatu zen bigarren (32:06) eta Hugo Rodriguez hirugarren (32:20).
Guztira, 252 korrikalarik parte hartu zuten proban. Irudi gehiago maxixatzen.eus atarian.

2022 11 26 herri krosa azkotia maite maiora

2022 11 26 herri krosa azkotia maite maiora podium emak maxiatzen