36 lagunek hartu dute parte Elgoibarko Udalaren 2023ko egutegia aukeratzeko lehiaketan, eta 180 argazki aurkeztu dituzte guztira. 6.500 egutegi txiki eta 3.500 handi argitaratu dituzte. Hauek izan dira sarituak:
- Gurutze Ariznabarreta (3 argazki saritu)
- Jose Ramon Cabrera
- Manu Sanchez
- Saioa Rodriguez
- Haizea Sanchez
- Vicente Guinea
- Jabi Leon
- Larraitz Zialtzeta
- Alberto Murcia
- Denis Saiz
Egutegi txikirako argazkiaren sariduna, berriz, María Exposito izan da. Saridun bakoitzak 80 euroko erosketa-bonua jaso du.
- Hona hemen 2021eko Elgoibarko Udalaren egutegi handia -PDF-
- Hona hemen 2021eko Egutegi Txikia -PDF-
Argazkiekin batera, LH5eko ikasleen artean marrazki lehiaketa egin dute, eta hilabeteko bakoitzeko marrazki bat saritu dute. Hauek dira irabazleak:
- Maia Alustiza
- Nora Gurrutxaga
- Nahia Malvar
- Elaia Ormaechea
- Aya El Majjaoui
- Intza Rubio
- Aya Kasmi
- Paola Morales
- Noa Perez
- Jon Garitano
- Fabrizio Arguello
- Arene Balzola
Ikasle bakoitzak 30 euroko erosketa-bonoa, marrazteko materiala eta saritutako marrazki guztiekin prestatutako egutegi berezi bana eskuratu dituzte. Datorren urteko lehiaketaren gaia “Elgoibarko gizarte, kultura eta kirol arloetako elkarte eta taldeek antolatutako ospakizunak eta jarduerak” izango da.