La Caixa Fundazioak egindako ekarpen ekonomikoari eta Gautena elkarteak komentuan utzi dien lokalari esker izan da posible, eta baita Udalak komentua utzi diolako laguntza-erakunde horri. Nualatik eskerrak eman dizkiete guztioi, lokal horri esker bilerak egiteko eta elkartzeko toki duin bat daukatelako orain. "Eskerrak eman nahi dizkiegu Fundación La Caixari, Elgoibarko Udalari eta Gautenari. Era berean, ez ditugu ahaztu nahi Danobat eta Ikastolako zenbait talde, eta lagundu diguten beste hainbat lagun eta talde ere. Beraiei esker goaz aurrera, indartsu eta gogotsu. Mila esker bihotz-bihotzez", adierazi dute.
• Desgaitasunaren eguna, abenduaren 3an
Nazio Batuek desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta ongizatea sustatzeko egun izendatu zuten abenduaren 3a, 1992an. Elgoibarren ere egingo dute bat egunarekin. Nualak ea Udaleko Gizarte Zerbitzu Sailak gune bat jarriko dute zapatuan, Kalegoen plazan, desgaitasunari buruzko informazioa emateko, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Puxikak, boligrafoak, gozokiak zein elkartearen kamisetak jarriko dituzte salgai, elkartea finantzatzen laguntzeko. Era berean, herritarrak animatu dituzte abenduaren 17an, kiroldegian egingo den erronka solidarioan parte hartzera. "Nahikoa izango da laguntza ekonomikoa ematea eta metro batzuk igeri egitea, inklusioaren alde eta aniztasun funtzionala duten pertsonentzat bidezkoagoa izango den gizartearen alde", esan dute. Nuala elkarteak eskerrak eman dizkie baita ere gure herrian inklusioaren alde egin diren ekimen solidarioengatik, eta, halaber, eskerrak eman nahi dizkie Danobati, emandako laguntzagatik, eta Ikastolari, antolatu dituen hainbat ikastarorengatik. Harremanetarako: nualelkartea@gmail.com / 688 765 857.
∞Lotura duten albisteak:
- Nuala elkartearen aldeko ‘Igeriketa erronka solidarioa’ egingo dute igerilekuan abenduaren 17an (2022-11-23)
- Santa Klara komentuko ateak inklusioari zabalik (2021-09-10)
- DanobatGroupek diruz lagunduko ditu Santa Klara komentua Gautena elkartekoen beharretara egokitzeko lanak (2021-09-09)
- Santa Klara komentua egon zen eraikina Gautena Elkarteari laga dio Elgoibarko Udalak (2020-12-23)