Eskualdean kokatuta dauden lau garbiguneok zerbitzua emateko duten ordutegia aldatu du Debabarrenako Mankomunitateak, atzotik indarrean dagoena. Aurrerantzean, astelehenetan 15:45etatik 18:15etara soilik egongo dira zabalik, hau da, arratsaldez. Asteartetik ostiralera, aldiz, 9:00etatik 13:00etara eta 15:45etatik 18:15etara eraman ahal izango dira hondakinak, eta zapatuetan ohiko ordutegia mantenduko dute, 9:00etatik 13:00etara.
Horrela, honakoa da Garbiguneen ordutegia:
Astelehena |
15:45etik 18:15era |
Asteartetik ostiralera |
9:00etatik 13:00etara eta 15:45etik 18:15era |
Larunbata |
9:00etatik 13:00etara |