Elgoibarko Gaztelekuak antolatutako neguko eskaintzan izena emateko epea zabalik dago

Lander Aranberri 2022ko abenduaren 2a

Abenduaren 21etik urtarrilaren 8ra egiteko hainbat ekimen antolatu ditu Elgoibarko Udal Gaztelekuak, eta zabalik dago izena emateko epea.

Ekintzetan izena emateko fitxa whatsapp (628 170 330) edo email bidez (gaztelekua@elgoibar.org) eskatu daiteke edo Gaztelekuko lokalean hartu eta entregatu. Ordainketa eskuz egin beharko da Gaztelekuko lokalean, ekintzako fitxa entregatzearekin batera.

Honakoa da eskaintza:

  • Abenduak 21: Txintxon txapelketa.
  • Abenduak 22: Talo tailerra.
  • Abenduak 23: Bingoa (17:00-20:00).
  • Abenduak 26: Gaztefutbola.
  • Abenduak 27-28: Gazteizen egonaldia.
  • Abenduak 29: Gizafutbolina eta kotilloia.
  • Abenduak 30: Gaileta txapelketa.
  • Urtarrilak 2: Salting Iruñean, 2010ean jaiotako gazteekin.
  • Urtarrilak 3: HI Selfie, bazkaria eta sua jolasa, 2010ean jaiotako gazteekin.
  • Urtarrilak 4: Salting Santanderren 2005 eta 2009 artean jaiotakoekin.
  • Urtarrilak 5: Sexu heziketa tailerra neskentzat.
  • Urtarrilak 7: lokala zabalik.
  • Urtarrilak 8: Nintendo switch.


Informazio gehiago eskura daiteke Elgoibarko Gaztelekuan, 943 743 228 telefono zenbakian, 628 170 330 telefonoan, whatsapp bidez, gaztelekua@elgoibar.org helbide elektronikora idatzita edo instagramen bitartez (@elgoibarkogaztelekua).

2022 12 01 NEGUA eskaintza gaztelekua elgoibar taula