Ostegunean, hilaren 15ean, izango dute lehen saioa eta iaz bezala, Mireia Delgado pedagogo, ipuin kontalari eta bitartekari literarioa izango dute gidari.
HH5etik LH6ra arteko ikasleentzako sortu dute irakurketa kluba, eta hiru adin tartetan banatua jardungo dira ikasleak:
- HH5etik LH2ra (17:00-17:40)
- LH3 eta LH4koak (17:45-18:25)
- LH5 eta LH6koak (18:30-19:15).
Ostegunean hasi eta ekainera bitartean, hileko saio bat izango dute, denak ostegunetan (apirilean ez da saiorik izango). Delgadok ipuinak kontatuko dizkie haurrei eta zenbait liburu ere proposatuko dizkie irakurtzeko. Zerrenda horretatik bere gustukuena aukeratu ahal izango dute haurrek eta etxera eramango dute liburua, hilabetera itzultzeko konpromisoa hartuta. Hurrengo saioetan liburu horien inguruan solastuko dira, eta kantu-jolasak ere egingo dituzte. Irakurketa-kluba dagoen egunetan liburutegia itxita egongo da. Egunak honako hauek dira: abenduaren 15a, urtarrilaren 19a, otsailaren 16a, martxoaren 16a eta maiatzaren 18a.