Uda garaiko loreak oparituko ditu Udalak hilaren 14an

Barren.eus 2022ko abe. 12a, 16:00

Urtero egin ohi duten moduan, uda sasoiko loreak kendu eta negukoak ipini ditu Elgoibarko Udalak, eta herriko hainbat tokitatik kendutakoak oparituko dituzte eguaztenean, Maalako parkean.

Herriko lorategietatik eta lorontzi publikoetatik kendu dituzten udako loreak eta landareak banatko dituzte debalde, abenduaren 14an, 11:00etatik aurrera Malako parkean.

Guztira, 300 landare ematea aurreikusten du udalak, eta bukatu artean banatuko dituzte.