Euskal jantzi tradizionalak janzten ikasteko doako ikastaroa, abenduaren 14an

Barren.eus 2022ko abe. 13a, 12:26

Euskal jantzi tradizionalak, baserritar jantziak, armairuetatik atera eta jazteko moduko egun seinalatuak datozkigu datozen egunetan, dela ospatu berri duten Kontzezio Azoka, Santo Tomas eguna edota Elgoibarko Gabon Zaharretako Feria eguna.

Jantzi tradizional horiek, zapiak, abarkak eta bestelakoak egoki nola jantzi behar diren jakin nahi dutenek Haritz Euskal Dantzari Taldekoek eta Inazio Bereziartua eskolakoek prestatu duten ikastaroan izango dute horretarako aukera. Eguazten honetan, abenduaren 14an, emango dute ikastaroa, Aita Agirre kulturguneko Areto Nagusian. 19:30ean hasiko da eta debaldekoa izango da. Antolatzaileek parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

2022 12 03 jantzi tradizionalak ikastaroa haritz EDT