Gabonetako kontzertu berezia emango du Udal Musika Bandak abenduaren 18an

Barren.eus 2022ko abe. 13a, 14:24

Elgoibarko Udal Musika Bandak Eguberrien bueltan emango dituen musika-ekitaldien berri eman du. Hasteko, domeka honetan Gabonetako Kontzertu Berezia emango dute.

Ohiko orduan izango da kontzertua, 12:30ean, Elgoibarko Herriko Antzokian. Gabon kutsuko bost pieza joko dituzte, Gorka Mujika Urainen zuzendaritzapean. Honako hauek:

  • Los eukaros (S. Agirre)
  • Moldav (B. Smetana)
  • Christmas Fantasy (J. de Haan)
  • Haurtxoa seaskan (G. Olaizola)
  • Mesias Sarritan (B. de Ercilla)

 

 • Kalejira eta Gabon kantak, abenduaren 24an
Abenduaren 24an, berriz, kaleak girotzera irtengo dira Udal Musika Bandako kideak. Kalejira egingo dute herriko kaleetan barrena, 13:00etatik aurrera eta ondoren herritarrekin batera Gabon kantak abesteko geldialdia egingo dute Kalegoen plazan.