Aitziber Aranberri alkategai izatea proposatu zuen EH Bilduren mahai politikoak, eta Aranberri bera prest agertu zen koalizioaren zerrendaburu izateko 2023ko udal hauteskundeetan. EH Bildutik jakitera eman dutenez, alkategaia hautatzeko barne prozesua amaitu dute, eta oinarri sozialak erabaki du Aitziber Aranberri izatea alkategaia. "Hautagai sendoa eta ezin hobea, etorkizuneko erronkei aurre egiteko", adierazi dute.
Era berean, eskerrak eman dizkiete EH Bilduren komunitatea osatzen duten eta Elgoibarko alkategaia aukeratzeko barne prozesuan parte hartu duten lagun guztiei. "Eskainitako babesa lanean indartsu eta motibatuta jarraitzeko bide dira", esan dute.