Antzinako Elgoibar ezagutzeko bigarren kafe tertulia egingo dute Jubilatuen Biltokian

Barren.eus 2022ko abe. 14a, 14:43

Iraganera bidaia egiteko saio berri bat antolatu dute Jubilatuen Biltokikoek, argazki zaharren bidez antzinako Elgoibar ezagutzeko.

Abenduaren 20rako antolatu dute Kafe Tertulia formatua izango duen saioa. Egun horretan hain justu ere 676 urte beteko dira Elgoibarrek hiri gutuna eskuratu zuela Villa Mayor de Marquina izenarekin (iaz egin ziren 675. urteurreneko ospakizunak). Hiri gutun hori ardatz hartuta, Olasotik hasi eta Mendarora arteko errepasoa egingo dute Pello Arrieta historialariarekin, eta garai hartako toponimo zaharren jatorria ere ezagutuko dute, besteak beste, honakoak: "'El canpo d´Elgoyvar, monesterio de Sant Bartolomé de Olaso, arroyo de Basarte, arroyo de Uarroa, Lafarmendi, que aya nonbre Villamayor de Marquina, el agua de Lasalde, Pagaolaça, Larrascanda, Orendayn, Usalvaque, Madariaga Çuertea, Luberiaga, Sarrugarate, Naçalayn, Madalçaga, Çaturio, Alviçelayn, agua de Minteguieta, Garayguren, Subidin, Hurcarayn, Lagaryn, Arranoatea, Sarasua, Leçarançu', eta 'la dicha villa e se çerque e se torree'. Kafe Tertulian parte hartzen duten lagunek ere izango dute euren ekarpenak egiteko aukera.

17:00etan hasiko da saioa, Jubilatuen Biltokian, eta doakoa izango da.

Lotura duten albisteak