Arnasa luzeko kirola da txirrindularitza, helburuak egun batetik bestera betetzea erreza ez den kirola, diziplina eta jarraikitasun handiak beharrezkoak diren kirola. Bide hori hasi berri duten txirrindulariek eta ametsa egi bihurtu duten txirrindulari profesionek hartuko dute parte barikuan, abenduaren 16an, Inazio Bereziartua musika eskolako auditoriumean egingo duten mahai inguruan.
Honakoak izango dira hizlariak: Eneritz Vadillo (Seguros Bilbao-Miribilla), Naia Amondarain (Sopela women`s team), Peio Goikoetxea (Euskaltel-Euskadi), Xabier Isasa (Euskaltel-Euskadi), Imanol Alvarez (Eiser Hirumet), Nicolas Alustiza (Laboral Kutxa) eta Danel Casais (Laboral Kutxa). Alex Higuerak egingo ditu moderatzaile lanak.
19:30ean hasiko da ekitaldia.