Gaztetxoenentzako puzgarriak eta uretako kanoak ipiniko dituzte igerileku handian, 10:00etatik 13:00etara bitartean.
Arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara bitartean, Igeriketa erronka solidarioa egingo dute, herriko Nuala elkartarearen alde dirua batzeko. Igerilekura joaten diren guztien artean igerian zenbat metro egiten dituzten zenbatuko dute antolatzaileek, Udal Kirol Patronatuak eta Elgoibarko Igeriketa Taldeak. Denen artean ahalik eta metro gehien igerian egitea izango da erronka solidarioaren helburua. Sarrera doan izango denez, igerilekuetara sartzeko tornoen ondoan kutxa bat jarriko dute, eta hor eman ahal izango da Nuala elkartekoentzat dirua.
∞ Lotura duten albisteak:
- Aspanogi elkarteari eman dizkiote Elgoibarko Kirol Solidarioa ekimenarekin batutako 2.000 euroak (2019-12-23)
- Aspanogirentzako dirua batuko dute Elgoibarko Kirol Solidarioa elkartasun ekimenean (2019-12-12)
- 107 igerilarik 153 kilometro osatu zituzten Fibrosi Kistikoaz gaixo daudenen alde (2018-12-18)
- 'Fibrosi kistikoaren alde igerian' elkartasun ekitaldia egingo dute Olaizaga kiroldegian zapatuan (2018-12-10)