"Bagatoz hirugarren urtez urtez. Gabonak dira eta aulki bat hutsik dago gure etxeetan. Nola bizi dezakegu, ahalik eta modu maitagarrienean, horrenbeste oroitzapen zail gogora ekarriko dizkigun urte sasoia eta egoera? Bada, gogoeta horien berri elkarri emateko gune garrantzitsu bat dira Aulki huts saio hauek. Bizipenak elkarri kontatzeak indartu egiten gaituelako egoera mingarrietan", azaldu du saioan bideratzaile lanak egingo dituen Iñaki Arregik. Saio horiek antolatzen dituzten hirugarren aldia izango da Elgoibarren.
Saioa doan izango da, baina antolatzaileek eskatu dute aurrez emateko izena, telefono zenbaki honetan: 627 117 819. Hitzaldia abenduaren 22an izango da, 18:30ean, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.