2001ean jarri zuten martxan programa Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak, AEK euskaltegiak eta Udal Euskaltegiak elkarlanean, eta etengabe dihardu ordutik elgoibartarrak euskaldunagoak izateko ahaleginean. Astero tertulian jardutea da programaren muina, urritik ekainera, eta 35 lagunetik gora aritzen dira dakitena praktikan jarri eta ez dakitena ikasteko helburuarekin.
Bidelagunak eta bidelariak elkartzen dira talde txikietan euskaraz hitz egiteko. Bidelagun bakoitzak hiruzpalau bidelariz osatutako taldea dauka, eta astean behin biltzen dira ordubetez euskara praktikatzeko. Euskara ikasi edo hobetu nahi dutenak dira bidelariak, eta zeregin horretan laguntzeko kideak dira bidelagunak. Tertuliak programan diharduten zenbait bidelariren eta bidelagunen iritziak jaso ditu BARRENek
- ERREPORTAJEA osorik BARREN aldizkariaren 1267. zenbakian -PDF-