Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak irudi-kontakizun lehiaketa antolatu du DBH eta Batxilergoko ikasleentzat. Irudiz eta hitzez osatutako autorretratua sortu eta aurkeztu behar zuten parte hartzaileek lehiaketara. Lanek irudia eta hitza (gehienez 300 karaktere) izan behar zituzten, eta euskaraz idatzitakoa izan behar zuen.
Lehiaketa irabazi duen Enara Mujikak 100 euro jasoko ditu Elgoibarko dendetan gastatzeko.