Parrokoako katekesi taldekoak 17:00etatik 19:00etara egongo dira Aita Agirren, parte hartu nahi dutenen izenak jasotzen. LH4tik DBH1era bitarteko neska-mutilek har dezakete parte desfilean.
Elgoibarren, Santa Klaratik iritsiko dira hiru erregeak zaldiz, eta Kalegoen plazan egingo diete ongietorria elgoibartarrek. Jaiotza biziduna egongo da parrokiako arkupeetan eta urrea, mirra eta intsentsua eskainiko dizkiote erregeek Jesus jaioberriari. Ondoren, kalez kale ibiliko dira, eta San Lazaro egoitzanra iritsita geldialdia egingo dute hango egoiliarrak bisitatzeko. Handik, Kalegoen plazarako bidea hartuko dute berriro, eta behin hara iritsita, haurren gutunak jasoko dituzte.
Mendarora ere 18:00etan iritsiko dira hiru erregeak, zaldiz, Lizarpetik behera, eta Garagartzan, Moxuaneko aurre horretan batzeko eskatu diete herritarrei antolatzaileek, Arno Guraso Elkartekoek, erregeei ongietorria egiteko. Kalez kale ibiliko dira gero hiru erregeak, zaldi gainean, eta Herriko Enparantzan jasoko dituzte haurren gutunak. Egun horretan, erregeei kantuan egiteko izena eman duten haurrek urtarrilaren 3an eta 4an izango dituzte entseguak, San Agustin kulturgunean, 15:00etan.