Lau emakumez lehiatuko dira estreinakoz antolatu duten emakumeen Lau t’erdiko txapelketan. Naroa Agirrek Madalen Etxegarairen aurka jokatuko du abenduaren 30ean, 21:30etik aurrera jokatuko duten lehen fi nalerdian. Miriam Arrillaga eta Miren Larrarte arituko dira elkarren aurka bigarren fi nalerdian, urtarrilaren 5ean. Gizonen txapelketari dagokionez, lehen fi nalerdian bi partida izango dira. Promesa mailakoan Amianok eta Lozak Apezetxea eta Peñalverren aurka jokatuko dute. Seniorretako neurketan Senar eta Lazkoz arituko dira gerriko gorriarekin eta Elola eta Lizeaga, urdinarekin. Urtarrilaren 5eko promesen arteko fi nalerdian Irribarria IIak eta Landak osatutako bikoteak Zubizarreta eta Beloki izango dituzte aurkari. Seniorretan Muruak eta Apezetxeak Mataren eta Ugartemendiaren aurka jokatuko dute. Finalak urtarrilaren 13an jokatuko dituzte, 21:30ean hasita.