Bizitzan era batera edo bestera kolperen bat jaso duten kirolariak dira hirurak eta euren bizipenez jardun zuten Lorea Arakistainek gidatutako mahai-inguruan.
Mikel Lizarralde eibartarrari esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten 38 zituela. Ibon Oregi markinarrak, berriz, ezkerreko hanka galdu zuen orain dela bi urte izandako istripu batean, Zumaia eta Getaria artean saltaka ari zela. Uxoa Irigoien getariarra, mendi-korrikalaria izan zen lehenik, arraunlaria gero, eta orain berriz mendira itzuli da. Bidai horretan, baina, janariarekin lotutako nahasmenduek zulora eraman zuten.
∞Lotura duten albisteak: