Elkarteen lana ezagutzera eman dute boluntarioen azokan

Barren.eus 2022ko abe. 29a, 22:29

Herriko 22 elkartek hartu dute parte Udalak estreinakoz antolatu duen Elgoibarko Boluntariotzaren I. Azokan. Kalegoen plazan batu dira, bakoitzak egiten duen lanaren berri emateko.

Lan boluntarioan diharduten herriko elkarteak egiten dutena ezagutzera emateko helburuarekin antolatu dute azoka, sustatzaileen esanetan. Elgoibarko Udalak eta elkarteek eurek antolatu dute ekimena. Gainera, euren lana plazan erakutsita boluntario gehiago batzeko aukerak sor daitezkeela azaldu dute.

Boluntariotza komunitate edo ingurumen baten alde dohainik, norberaren erabakiz eta askatasunez lan egiten duten pertsonen lana da. Alegia, boluntarioek euren denbora, eskarmentua, ezagutza, eta gaitasunak eskaintzen dituzte lan solidario bat egiteko, trukean ezer espero gabe. Boluntariotza ezin da inposatu; pertsonek edo taldeek beren ekimenez sortzen dute, behar bati erantzuteko. Sarritan entzuten da boluntariotzari denbora gutxiago eskaintzen zaiola gaur egungo jendartean, herritarren parte hartzea txikiagoa dela, nolabait. Egon badaude, ordea, gaur plazan ikusi ahal izan den den moduan. Boluntario lanari aitortza egin eta boluntariotzaren inpaktua sustatu nahi dute sustatzaileek. Hala adierazi du Elgoibarko alkate Ane Beitiak: “Gure elkarteei esker jarduera ugariz goza dezakegu. Egiten duten lana ezinbestekoa da jarduera asko garatzeko, horregatik, elkarte horiek egiten duten lanari esker, Elgoibar herri bizi-bizixa da”.

Gabon Zahar Feriarako plaza handian ipini duten karpan ipini dituzte euren postuak azokan parte hartu duten elkarteek. 

 

2022 12 29 boluntarioen azoka elgoibar karpa BARREN

Hona hemen Elgoibarko elkarteek egiten dituzten jarduerak:

Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusiorako jarduerak: kirola, aisialdia, musika-terapia, zaldi-terapia, bestelako terapiak…
Dislexia duten pertsonei eta haien familiei laguntzea da, eta dislexiaren eragin akademikoa eta soziala murrizteko tresnak eskaintzea eta aholkuak ematea.
Adineko pertsonei laguntzeko jarduerak: pasiaretan lagundu, txangoak, musika emanaldiak, antzerkia, mahai-jokoak, irteerak, txangoak…
Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta kulturartekotasuna bultzatzeko jarduerak: hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak, zine-forum emanaldiak…
Egoera zaurgarrian dauden pertsonei laguntzea: elikagai, arropa eta jostailu bilketa; eskolako errefortzu saioak; nahi gabeko bakardadea ekiditeko akonpainamendu lanak…
Herritarren artean, eta, bereziki, haur eta gaztetxoen artean, kirolarekiko zaletasuna bultzatzea eta kirola praktikatzeak arlo guztietan dakartzan onurak zabaltzea: futbola, atletismoa, urpekaritza, txirrindularitza, eskubaloia, medizaletasuna…
Ingurumena eta natura zaintzen laguntzeko jarduerak: bertako basoa sustatuz; landare eta animaliei babeslekua eskaini eta errekak osasuntsu mantenduz.
Gure herriko kultur eta ondare adierazpena bultzatzeko laguntza ematea: museoak, danborrada, gabonetako jaiotza mekanikoa, musika, filmak…

 • 22 elkarte
Guztira 22 Elkarte edo taldek hartu dute parte gaurko azokan. Hona hemen guztiak zerrendan eta eurekin harremanetan jartzeko e-posta helbideak, boluntario berriak ez baitaude inoiz soberan:

GIZARTE ONGIZATEA


BERDINTASUNA


KIROLA


INGURUMENA


KULTURA

2022 12 29 boluntarioen azoka elgoibar BARREN

2022 12 29 boluntarioen azoka elgoibar 1 BARREN