Urteari Gabon Zahar Feriarekin esan diote agur elgoibartarrek, eta baita hainbat lekutatik etorritako lagunek ere. Egon da zer ikusia eta zer erosia, eta jan edanik ere ez da falta izan ferian ohikoa den moduan. Era askotariko 102 postuk osatu dute aurtengo feria, eta horietan kalitate goreneko produktuak ikusi, ezagutu eta erosteko aukera izan dute herritarrek. Ekoizleek dauzkaten produktu onekan ekartzen dituzte Gabon Zahar feriara, hautatuak, besteak beste egun honetan jokatzen diren fruta eta barazki lehiaketetan (ikus aurtengo irabazleak) parte hartzeko zenbaitzuek. Ekoizleentzat erakusleiho handia da Elgoibarko feria. Elgoibarren 1782. urtean egiten hasi ziren hileko azken zapatuko ferian du jatorria Gabon Zahar Feriak, eta ohiturak bizirik jaraitzen du 240 urte eta gero.
∞Lotura duten albisteak: