Jendetza batu zuen Sigmako Probaleku Elkarteak, Elgoibako Udalak eta Euskadiko Herri Kirol Federakundeak antolatu zuten txapelketak.
Billabaso etxeko uztarria irten zen plazara aurrena eta beraiek egin zuten lanik onena. Iñaki Urrutia itzainak gidatuta, bi idi gazteek 55 plaza, zinta bat eta 3,66 metroan mugitu zuten 1.680 kiloko harria, orduerdiko saioan. Idi-pareek ezin zuten 1.140 kilo baino gehiago pisatu, bestela kilo bakoitzeko kilo eta erdiko gainkarga hartu behar zuten harri gainean. Irabazleek 1.400 euroko diru-saria, garaikurra eta idi probetako irabazleei ematen dieten idientzako mantak jaso zituzten saritzat.
Zornotza anaien (Zalla, Bizkaia) idi pareak egin zuen bigarren markarik onena, 53 plaza osatuta. Txapeldunordeak 1.200 euroko diru-saria jaso zuen. Hirugarren postuan sailkatu zen Belamendik (Errezil, Gipuzkoa) 52 plaza egin zituen eta 1.100 euroko saria eskuratu zuten. Azkenik, 47 plaza, zinta bat eta 1,97 metroko markarekin laugarren postuan sailkatu zen Ignacio Olidenen (Orio, Gipuzkoa) idi parea. Laugarren sailkatuak 1.000 euroko saria jaso zuen.
*Argazkiak: Ibon Errazu.