Agiriak helbideratu gabe izanez gero, zergak eta tasak ordaintzeko aukera berri bat izango da honakoa (banku-txartelekin ere egin daitezke halako ordainketak), eta isunak ordaintzeko ere balioko du sistemak. Sistema hau erabiltzeko ondorengo pausuak jarraitu behar dira:
- Nire ordainketa webgunean ordainagiria identifikatu (zenbakia sartu)
- Finantza erakundea aukeratu (bertan Bizum aukeratu)
- Dirua kargatuko zaion erabiltzailearen telefonoa sartu
- Sistemak bidalitako gakoa sartu