Ekainera bitarteko ikastaroa izango da, eta eskolak astean birritan izango dira: astelehen eta asteazkenetan, 14:30etik 16:30era
Gehienez hamabi lagunentzako lekua egongo da, eta izena emandakoen hurrenkeraren arabera osatuko dute taldea. Prezioa hogei egurokoa izango da. Interesa dutenek urtarrilaren 20a baino lehen eman behar dute izena, eta horretarako bi aukera dituzte: Mendaroko Udalaren webgunean inprimakia online betetzea edota udaletxeko harrerara joan eta eskuz betetzea inprimakia. Informazio gehiago eskuratzeko: 943 033 282 / berdintasuna@mendaro.eus. Era berean, Mendaroko Udalak dirulaguntzak banatuko ditu euskara ikasi nahi dutenentzat.