Amildegi taldeak kontzertua emango du bihar, zapatua, Elgoibarko Kultur Kafean

Barren.eus 2023ko urt. 13a, 11:31

Gaizka Urangak (bateria), Julen Zubizarretak (gitarra), Unax Esnaolak (ahotsa), Markel Urangak (gitarra) eta Gorka Irisarrik (baxua) osatzen dute Amildegi taldea eta biharkoa Elgoibarren emango duten laugarren kontzertua izango da.

Punk rock oi! musika egiten dute, eta 20-25 bat bertsio dituzte zuzenekoan emateko, tartean Lendakaris muertos, Kaleko Urdangak, Barricada, Kortatu eta Rotten XIII taldeen kantuenak. Gazteak dira oso taldekideak, baina badute eskarmentua. Gaizka Urangak, esaterako, Makis37 eta K.GA.T. taldeetan ere jotzen du eta Julen Zubizarreta gitarra joleak, Cost Rebels talde debarran. Gune Askeko egitarauaren barruan jo zuen Amildegi taldeak iaz, txosnagunean, eta Bosco Egunean eta Gaztetxean ere jotakoak dira aurrez.

Zapatuan Kultur Kafean jotzeko aukera eman izanaz oso eskertuta daudela dio Urangak. "Mugimendua behar da herrian eta aukera hauek oso garrantzitsuak dira gurea bezalako taldeentzat. Etor daitezela kontzertura ondo pasatzeko gogoa dutenak, gu geu hortara goaz eta", esan du.

Kontzertua 20:00etan hasiko da.

2023 01 13 Amildegi taldea elgoibarb1