Pailazoek urtarrilaren 20an, barikua, emango dituzte bi saioak. 17:00etako saiorako sarrera gutxi batzuk besterik ez dira geratzen, baina 19:00etako saiorako oraindik badago badago aukera. Sarrerak herrikoantzokia.eus webgunean eros daitezke, eta bestela, txarteldegian bertan.
Urteak bete, abenturak bizi da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoeen lan berri horren izenburua, eta taldeak bete dituen 35 urteak ospatzea du helburu. Asko abestu eta dantzatuko dute, ibilbide luze honetan egin bezala eta ikusleek parte hartzeko aukera ere izango dute. Tarta erraldoi bat eramango dutela ere aurreratu dute. “Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea!”.