Bikote irabazleak lau ardo botila irabaziko ditu, eta bigarren sailkatuentzat bi ardo botila izango dira saria. Gainerako partaideen artean, bi ardo botila zozkatuko dituzte.
Gipuzkoako finala Deban jokatuko dute martxoaren 11n, eta Euskal Herriko finala martxoaren 25ean izango da, Zornotzan. Irabazleak garaikurra, 3.000 euro eta lau lagunentzako Karibera bidaia irabaziko ditu. Bigarren saria, berriz, garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzako Karibera bidaia izango da. Hirugarren sailkatuak 750 euro eta lau lagunentzako asteburuko egonaldia irabaziko du, eta laugarrenak 500 euro eta euskara ikasteko urte osorako bi matrikula. Bosgarren postutik zortzigarrenera arteko bikoteek 200na euro jasoko dituzte, eta hortik 16. postura artekoek 100na euro.
Iaz Nafarroa Garaiko Arazuri herriko Jesus eta Iban Zubiri aita semeak gailendu ziren 13. Euskal Herriko txapelketan, finalean Behe Nafarroako Heleta herriko Pierre eta Gerard Larreren aurka irabazita. Baigorrin jokatu zuten finala, apirilaren 9an, Baigorriko Kulturaldiaren barruan. Ikus iazko finaleko irudiak ondorengo bideoan.
∞Lotura duten albisteak:
- Ivan Morales eta Gaizka Trinidad gailendu dira Euskal Herriko Mus Txapelketaren Elgoibarko kanporaketan (2022-03-07)
- Salegi eta Zialtzeta sailkatu dira Gipuzkoako Mus txapelketaren finalera (2020-02-04)
- Egia aita-semeek irabazi dute Mendaroko mus txapelketa (2020-01-29)
- Ibon Villanueva eta Zigor Bengoetxea izango dira Elgoibarko ordezkariak Gipuzkoako Mus Txapelketan (2019-01-30)