Elgoibako Izarraren santa eskeko koruak Santa Ageda bezperan irtengo dira baserriz baserri, otsailaren 4an.
1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak baserriz baserri kantuan eta eskean jarduteko ohitura zaharra, eta eusten diote horri. Aurten, 9:00etan elkartuko dira Kalegoen plazan, eta bi taldetan banatuta, baserri-auzoetara abiatuko dira. 15:00ak aldera arte jardungo dira eskean eta kantuan, eta Aiastiako elkartera joango dira gero bazkaltzera.
Elgoibarko Izarraren koruetan parte hartu nahi duenak izena eman behar du urtarrilaren 27a baino lehen, Elgoibarko Izarrara deituta (943 741 626). E-mailez ere eman daiteke izena, baina, elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus e-postara idatzita, bai eta Elgoibarko Izarrak Aita Agirre kulturgunean daukan lokalera etorrita ere.
• Familientzako taldea
Familientzako hirugarren talde bat ere osatuko dute aurten estreinakoz. 11:30ean batuko dira Kalegoen plazan eta 15:00ak arte jardungo dute kantuan baserri auzoetan. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute.