Jose Gurrutxaga krosean izena emateko epea, zabalik

Barren.eus 2023ko urt. 20a, 08:38

Beste urte batzuetan baino goizago iritsiko da aurten Jose Gurrutxaga krosa. Martxoaren 26an jokatuko dute probaren 28. ekitaldia -iaz maiatzaren 15ean jokatu zuten-.

Ohi duten moduan, adinka eta sexuka banatuko dituzte haurrak korrikarako, eta hamalau lasterketa izango dira guztira.

Elgoibar Ikastolatik jakitera eman dutenez, eskola umeek ikastxeetan eman ahal izango dute izena, baina 16 urtetik gorakoek elgoibarikastola.eus webgunean eman beharko dute izena, urtarrilaren 27a baino lehenago. Antolatzaileek ohartarazi dute egunean bertan ez dela izena emateko aukerarik egongo, eta aldez aurretik izena ematen dutenek bakarrik parte hartu ahal izango dutela. Izena emateko: elgoibarikastola.eus

∞ Lotura duen albisteak: