'Avatar. The Way of Water' filma emango dute asteburuan Herriko Antzokian

Barren.eus 2023ko urt. 20a, 11:35

James Cameronek zuzendutako 'Avatar: The Way of Water' (AEB, 2022) filma emango dute asteburuan Elgoibarko Herriko Antzokian. Zinegile berak 2009an egin zuen zuten Avatar filmaren jarraipena da.

2022. urte amaieran estreinatu zuten azken aldian ikusmin handienetakoa sortu duen zientzia fikziozko filma: James Cameron zinegile kanadarraren 'Avatar: The Way of Water'. 2009an kaleratu zuten lehen filmak arrakasta handia eduki zuen eta jendetza eraman zuen zinema aretoetara.

Honako hau da filmaren sinopsia: "Hamarkada bat baino gehiago igaro da Avatarreko gertaeretatik, eta Sully familia bakean bizi da Pandorako basoan, Jake Sullyk eta Neytirik hiru seme-alaba izan baitituzte. Horrez gain, beste bi kide ere onartu dituzte familian. Euren zoriontasuna eta bakea, baina, zeruko gizonak itzultzen direnean amaituko da. Orduan, herria salbu mantentzeko eta beraiek bizirik jarraitzeko sakrifizio handia egitea erabakiko du familiak".

• Avatar: The Way of Water' filmaren emanaldiak, Elgoibarko Herriko Antzokian (urtarrilak 21,22 eta 23). 171 minutuko iraupena du eta 12 urtetik gorakoentzako filma da.

Urtarrilak 21, zapatua
   19:00. Avatar: El sentido del agua
   22:15. Avatar: El sentido del agua

Urtarrilak 22, domeka
   19:00. Avatar: El sentido del agua

Urtarrilak 23, astelehena
   21:00. Avatar: El sentido del agua


 • Zine-foruma Lilan
Gaur, hilak 20, halaber, zine-forum saioa ere izango da Lilan, Elgoibarko Emakumeen Etxean, 18:30etik aurrera. “La directora de orquesta” filma ikusiko dute. Bertaratzen direntzako mokadutxoa ere egongo da.